Azken urteotako ohiturari segituz, aurten laugarren aldiz, herri lasterketa eginen da Iruritan herriko besten barne. Maiatzaren 20an izanen da.
Ttikienak izanen dira laster egiten lehendabizikoak. 10:30etik aitzinera hainbat kategoriatako neska-mutikoak aterako dira. 11:30ean helduen txanda izanen da. Gizonezkoek 7,5 kilometroko ibilbidea egin beharko dute eta emakumezkoek 5 kilometrokoa.