Gotzon Garateren lagunak Amaiurrera eta Arizkunera etortzekoak zirela maiatzaren 1ean? Euskararen alde aunitz egin zuen Garatek eta urte andana eman zituen Euskal Herriko zazpi herrialdeetako hainbat baserritan, inoiz frantsesa eta gaztelania ikasi ez zuten aitatxi-amatxiekin solasean, tartean Arizkunen eta Amaiurren. Garate duela bi urte hil zen baina azken hamasei urteotan bezala elkartzen segitzen dute bere lagunek. Eta azkena hitzordua Baztanen egitekoa zuten.