Aitzineko alean aipatu bezala, adineko pertsonekin sor daitezkeen egoera zailen inguruan lantegia antolatua du Bidelagun Elkarteak. Doako lantegiaren erantzuna ezin hobea izan da, boluntario, etxez-etxeko langile eta erresidentzietako langileen artean 50 bat lagunek eman baitute izena. Izandako erantzuna ikusita, Bidelagun elkarteak bi saio egitea erabaki du. Lehendabizikoa apirilaren 26an egitekoa zen, eta bigarrena maiatzaren 10ean eginen da 17:00etan Bidelagunen egoitzan. Lehendabiziko taldean hamasei lagunek hartu zuten parte eta bigarrenean hemezortzik. Hala ere, bertze hamar bat lagun kanpoan gelditu dira, Isidro Herguedas Bidelagun elkarteko koordinatzaileak azaldu digunez, «ez baititugu talde handiak egin nahi gaia hobeki landua izateko».