Aitzineko aldian iragarri bezala, etxean da Ernesto Prat. Apirilaren 13an gelditu zen libre 25.000 euroko fidantzapean, eta biharamunean, 150 bat lagunek ongietorria egin zioten Elizondoko plazan, ikurriña artean eta pankartez ingurutatuta. Bildutakoek Guardia Zibilaren presentzia nabarmena izan zela salatu zuten, eta ekitaldian parte hartu zutenei argazkiak eta bideoak atera zizkietela adierazi zuten.