Kultur agenda

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 3a

Maiatz hasieran, hain­bat kultur ekital­di izanen dira. Ortziralean, hilak 4, Gure bide galduak helduendako antzezlana ikusgai izanen da Iruritako Gizarte Bilgunean, 19:00ean. Eta igandean, Kantiruki taldearekin kantaldia izanen da 19:00­etan Elizondoko Arizkunenean.

Maiatzaren 7an Idaz­leekin Solasean ekimenaren barne, Har­kaitz Cano gonbidatu du Erra­tzuko Kultur Taldeak­ eta Twist liburuaz ariko da, 19:30etik aitzinera.

Maiatzaren 10ean Aroztegiari buruz solasal­dia eginen da 19:30ean Arizkunenean, Aroztegia eta gero zer? taldeak deituta.

Hilaren 12an, Ttuku Ttu­ku salsa dantza latinoen erakustaldia izanen da Elizondoko plazan 17:00­­etan­.

Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat ekimen izanen dira. Tartean­, Baztango ondare histori­ko eta arkitektonikoen la­gunen Dorrea elkartea aurkeztuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun