Garaipena eta maila mantentzea lortu du Baztan futbol talde nagusiak

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 2a

Maila mantentzeko ospakizunekin batera, Kuki Gonzalezi ere omenaldia eskaini zion Baztan futbol taldeak. Juan Mari Ondikol

Kuki Gonzalezi omenaldia eskaini diote

Lana gogotik egin behar izan zuen, baina Baztan futbol talde nagusiak maila mantentzea lortu zuen. Amayaren kontrako partida galtzen hasi zen Giltxaurdin, baina Goienetxe eta Motaren golekin, markagailuari buelta ematea eta Preferente maila mantentzea lortu zuen. Bertze aldetik, Gure Txokoa Areto Futbol Taldeak lorturiko berdinketak, Gipuzkoako 1. mailako fase finala jokatzeko aukera emanen dio Berako taldeari. Oraindik 2 jardunaldi falta dira liga bukatzeko baina dagoeneko beratarrek azken fase honetarako sailkatzea lortu dute matematikoki.

Lana gogotik egin behar izan zuen, baina Baztan futbol talde nagusiak maila mantentzea lortu zuen. Amayaren kontrako partida galtzen hasi zen Giltxaurdin, baina Goienetxe eta Motaren golekin, markagailuari buelta ematea eta Preferente maila mantentzea lortu zuen.

Bertze aldetik, Gure Txokoa Areto Futbol Taldeak lorturiko berdinketak, Gipuzkoako 1. mailako fase finala jokatzeko aukera emanen dio Berako taldeari. Oraindik 2 jardunaldi falta dira liga bukatzeko baina dagoeneko beratarrek azken fase honetarako sailkatzea lortu dute matematikoki.

 

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko Mailan

Behobia 0 - Beti Gazte 1 (Ander Ordoki)

 

Nafarroako Preferente mailan

Baztan 2 (Goienetxe eta Mota) – CD Amaya 1

 

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako igoera fasea

Gure Txokoa 1 (Mikel Morcillo) – Beasain 1

 

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako kopan

Beti Gazte B 4 (Pablo Tabernak 3 eta Ibai Bereau) – Behobia B 2

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

Doneztebe 1 (Mikel Telletxea) – SD Alsasua 0

CD Universidad de Navarra 3 - Aurrera KE 1 (Alain)

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako igoera fasea

Vasconia B 1 - Beti Gazte 2 (Jon Etxebesteren golak)

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako kopan

Behobia B - Gure Txokoa bertan behera.

 

Nafarroako jubenilen bigarren mailako igoera fasean

Doneztebe – CD Lourdes

Baztan – CD Corellano

 

Gipuzkoako kadeteen Ohorezko Mailako kopan

Beti Gazte 2 (Kevin Alogo eta Jon Erro) – Orioko 1

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan kopan

Mariño 4 - Gure Txokoa 3 (Jokin Pinachok 2, Mattin Irigoien)

 

Nafarroako kadeteen lehen mailan

CD San Ignacio – Baztan

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailako igoera fasean

CD Gazte Berriak A – Doneztebe

 

Nafarroako infantilen lehen mailako kopan

Etxarri Aranaz 3 - Beti Gazte 6

Doneztebe

Baztan

 

Gipuzkoako infantilen lehen mailako kopan

Gure Txokoa 3 (Unai Olaziregik 2, Markel Zapiain)– Amara Berri 1

 

 

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako lehen mailan

Gure Txokoa 2 (Aritz Perez eta Andoni Lasaga) – Zurt Taberna 2

 

ESKUBALOIA

Neska kadeteak kopa

Baztango KT 26 – Loyola 17

 

Alebin mutikoak (mixtoa)

Erreka 8 – Alufar Ardoi 8

 

Alebin neskak

Baztango KT 10 – Loyola B 6

 

SASKIBALOIA

Senior mutilak 1. Maila autonomikoan

Toki Ona Bortziriak ez da aritu.

 

Kadete neskak

Toki Ona Bortziriak A 46– Lagunak B 41

Toki Ona Bortziriak B 58 – Frijucar Gares 43

 

Kadete mutilak

Toki Ona Bortziriak 84 – Lagunak 53

 

Infantil neskak

Toki Ona Bortziriak 49 – Lagunak B 30

 

Minibasket neskak

Toki Ona Bortziriak 39 – IES Ebro Genesis 20

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun