Nafarroako eskubaloi liga irabazi dute BKTko kadete mailako neskek

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 25a

BKT neska kadeteek Nafarroako liga irabazi dute asteburu honetan ezustean. Utzitako argazkia

Lehenbiziko fasean laugarren izan baziren ere, lauko finalean nagusitu ziren baztandarrak

Ezuste ederra eman zuen joan den asteburuan BKTko kadete mailako nesken eskubaloi taldeak. Kategoria horretako liga erabakitzeko lauko finala jokatu zuen Iruñean joan den asteburuan eta txapeldun izatea lortu zuen.

Ezuste ederra eman zuen joan den asteburuan BKTko kadete mailako nesken eskubaloi taldeak. Kategoria horretako liga erabakitzeko lauko finala jokatu zuen Iruñean joan den asteburuan eta txapeldun izatea lortu zuen.

Ezuste handia izan zen, izan ere baztandarrak laugarren sailkatu ziren ligaren hasierako fasean eta honela, juxtu-juxtu lortu zuten lauko finalerako sailkatzea. Lauko finaleko lehen partidan, liga erregularrean lehenbiziko postua eskuratu zuen Lizarrako Itxako taldea izan zuten arerio ortziralean Lizarran. Partida bakarra galdu zuten ligan Itxakokoek, baina BKTk 18 eta 19 irabaztea lortu zuen. Ortziraleko bertze lehian, Loyolak 29 eta 19 irabazi zion BM River Egari.

Larunbatean, hain zuzen, liga erregularrean bigarren izan zen Loyolaren kontra jokatu zuen BKTk eta hamalauna berdindu zuten. Bertze partidan, Itxakok 34 eta 21 irabazi zion BM River Egari.

Beraz, azkeneko egunean, lehen bi partidak galdu zituen BM River Egaren kontrako partida zuen BKTk. Itxuraz, partida errexena zen, baina ligan baztandarren aitzinetik akitu zuten Andosillakoek. Partida ez zen batere xamurra izan, baina azkenean, gol bakarrarengatik izan bazen ere, garaipena lortu zuen BKTk, 27 eta 26.

Hortaz, bi partida irabazi eta bat berdinduta, lauko finaleko azken partidaren esperoan egon behar zuten BKTkoek ligako txapeldun ziren edo ez jakiteko. Liga erregularreko bi talde indartsuenak ziren aurrez aurre, eta Loyolaren garaipenak Iruñekoei emanen zien liga, golen aldeari esker. Itxakok berdindu edo irabaziz gero, aldiz, liga BKTrentzat izanen zen eta hauxe gertatu zen, Lizarrakoek 20-23 irabazi baitzuten, baztandarren pozerako.

 

Ligako txapeldunak

Amaia LOIARTE LOPEZ (ELIZONDO)

Andrea LIZASOAIN UTERGA (ELIZONDO)

Ane JAEN PEREZ (ELBETE)

Haizea MEOKI MARTINEZ DE ICAYA (ELIZONDO)

Itsaso IRIARTE ELIZAGOIEN (ELIZONDO)

Jone MITXELENA LAURNAGARAI (ELIZONDO)

Leire ONSALO DANBORIENA (ELIZONDO)

Jone URIARTE JAIMERENA (ERRATZU)

Leire ORGANBIDE ELIZAGOIEN (ARRAIOZ)

Lorea GOIENETXE LIZARTZA (ARIZKUN)

Maialen GOÑI IRIBARREN (ELIZONDO)

Maria URRUTIA KARRIKABURU (ELIZONDO)

Olaia ITURBIDE BARANDIARAN (ELIZONDO)

Nekane ASTIZ GOÑI (LEKAROZ)

Maite ARREGI ARRETXEA (ORONOZ)

Vanesa QUINTANILLA IPARRAGIRRE (ELIZONDO)

Stella IANTZI VICENTE (ELIZONDO)

Sara DORREGARAI OIARREGI (IRURITA)

Elena ZABALA EZKURRA (DONEZTEBE)

Maider OMAR PORROY (DONEZTEBE)

Adriana MITXEO ZOZAIA (DONEZTEBE)

Olatz MARTIN ARREGI (DONEZTEBE)

Entrenatzailea: Rafa MITXELENA MARITORENA (ELIZONDO)

Ofiziala: Enrique PETRIRENA BAQUERO (ELIZONDO)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun