Irakurketa bultzatzeko asmoarekin gan den astean Baztan Ikastolan hasitako Kultur Asteak segida du egunotan ere.
Joan den ortzeguneko Juul hauteskundeekin eta 5. Mailako ikasleek egindako Asiakleta eleberriaren aurkezpenarekin hasi zen Kultur Astea. Biharamonean, eleberri horren egile den Amaia Elosegi idazlearekin solasean aritu ziren.
Apirilaren 23an, astelehene goizean, Nafarroaren konkistaren gaiaren aurkezpena egin zuten irakasleek gela guzietan. Eguerdian, hirugarren mailakoek Amaiurko gazteluaren abestia ikasi zuten Amaiurko abeslarien partaidea den Fernandorekin eta arratsaldean haur hezkuntzan ipuin musikatua eskaini zuten seigarren mailako ikasleek.
Apirilaren 24an, astearte goizeko 10:00etan Lehen Hezkuntzan ipuin kontalariaren saioak izanen dira Eñautekin. Ordu berean, Haur Hezkuntzan Amatxi Ixabel ipuina irakurriko da eta gero, Eñaut kontalaria ariko da Haur Hezkuntzako ikasleentzat ipuin kontari.
Apirilaren 25ean, asteazken goizean Amaiurko gaztelua eta herria bixitatuko dute Haur Hezkuntzako ikasleek. Bitartean, Lehen Hezkuntzako ikasleak Nafarroako konkistaren gaia lantzen segituko du eta eguerdian ipuin dramatizatuen kontaketa eginen da, hirugarren eta laugarren mailakoen eskutik.
Apirilaren 26an, ortzegun goizean Nafarroako konkistari buzuko liburuxka osatuko dute Haur Hezkuntzan. Arratsaldean, berriz, Nafarroako konkista antzerkia eskainiko dute seigarren mailako ikasleek eta Orioko balea bigarren mailako ikasleek.
Apirilaren 27an, ortziralean, Lehen Hezkuntzako ikasleek Amaiurko gaztelua eta herriaren bisita gidatua eginen dute eta talo tailerra errotan. Haur Hezkuntzakoek goizean Nafarroako konkistari buruzko idazketa tailerra izanen dute eta arratsaldean, gurasoek eskainitako antzerkiarekin akituko da Baztan Ikastolako Kultur Astea.