Arraiozko Hipersimplyko lan baldintzak salatu dituzte ELA eta LABek

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 24a

ELA eta LAB sindikatuek deituta elkarretaratzea egin zen larunbatean Arraiozko supermerkatuaren aitzinean. Utzitako argazkia

Apirilaren 21ean kontzentrazioa egin zuten supermerkatuaren aitzinean

ELA eta LAB sindikatuak kontzentrazioa egin zuten apirilaren 21ean, larunbat eguerdian Arraiozko Hiper Simply supermerkatuaren parean «bertan lan egiten duten langileek pairatzen dituzten lan baldintza kaxkarrak eta kaleratze masiboak salatzeko eta bertzetik, langileentzako urratua dagoen sindikatzeko eskubidea eskatzeko».

ELA eta LAB sindikatuak kontzentrazioa egin zuten apirilaren 21ean, larunbat eguerdian Arraiozko Hiper Simply supermerkatuaren parean «bertan lan egiten duten langileek pairatzen dituzten lan baldintza kaxkarrak eta kaleratze masiboak salatzeko eta bertzetik, langileentzako urratua dagoen sindikatzeko eskubidea eskatzeko».

2010eko ekainean zabaldu zenetik «arazo eta gertakizun larriak» izan direla jakinarazi dute bi sindikatuek, azken egunetan larriago bilakatu direnak. Honela, langile batzuk salaketa larriak egin dizkiote bertako nagusiari, irainak, mehatxuak, eta kasu batzuetan eraso fisikoa ere salatu baitute. Egoera honen aintzinean ELA eta LAB sindikatuak ez direla ixilik eta geldirik geldituko adierazi dute eta bere esku dagoen guztia eginen dutela egoera honi buelta emateko. «Langileei argi utzi nahi diegu –dio bi sindikatuen oharrak– gure babes guztia daukatela behar duten guztirako eta aldi berean bertako nagusiari ozen erran nahi diogu esklabutza aspaldi bukatu zela eta jarrera despotak ez ditugula onartuko. Langileok eskubideak ditugu, lanpostu duin baterako eskubidea daukagu horrelako egoerarik jasan gabe». Salaketa ez ezik, egoerari buelta eman arte ekintza gehiago eginen dituztela ere iragarri dute.

Bi sindikatuek argi utzi nahi izan dute deus ez dutela ez supermerkatuaren, are gurriago bertan lan egiten duten langileen kontra, «baina egoera jasangaitza salatu egin behar da». ELA eta LABek diotenez, «denon artean egoerari aurre egin behar diogu aldatu dadin. Onartezina da XXI. mendean holako gauzak gertatzea, eta ez dugu onartuko aurrerantzean ere. Holako jarrera enpresarialak dituztenei argi eta garbi erran nahi diegu parean izanen gaituztela».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun