Euskara Batzordeak antolatuta, TELP tailerra egin zen martxo hondarrean. Tailerrean parte hartu zuten 15 kideek aski balorazio positiboa egin zuten ikusi eta ikasitakoaz, hizkuntza gutituak solastatzen dituztenen konplexu eta hizkuntza gatazkak nola bideratu erakutsi baitzuen Gemma Sangines psikologoak.