Adineko pertsonekin sor daitezkeen egoera zaileen inguruan doako lantegia antolatu du Bidelagunek

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 18a

Egoera zailen konponbidea adineko per­tsonekin: kasu azterketak. Izenburu horixe du Bidelagun elkarteak antolatu duen ekimenak. Hiru orduko lantegia da, eta boluntarioei, adineko pertsonen zaintzaileei, zahar etxeetako langileei, etxez-etxeko langileei, Osasun Etxe­ko langileei eta familiei zuzendua dago.

Ikastaroa apirilaren 26an izanen da, Elizondoko Bidelagun elkartearen egoitzan, 17:00­etatik 20:00etara. Mirentxu Goienetxe eta Ainhoa Arburua izanen dira hizlariak.

Interesatuek ortziral hau, apirilak 20, izanen dute izena emateko azken eguna. Horretarako 948 591327ra deitu behar dute edo bide­la­gun@ hotmail.com-era idatzi. Dohainik da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun