Apirilaren 25ean, asteazkena, Erleen mundu liluragarria izenburupean hitzaldia eskainiko du Koldo Urrutiak Azpilkuetan, 19:30ean.
Erratzun, berriz, bertsolaritzaren inguruko dokumentala ikusgai izanen da Kultur Elkartean, apirilaren 26an, 20:00etan.
Baztango dantza tailerrak ere aipatzekoak dira: astelehenetan Erratzun, asteartetan Arizkunen eta Elizondoko lanbide eskolan, ortzegunetan Elizondoko Arizkunenean eta ortziraletan Arraiozen izaten baitira. Horrez gain, kantu zaharren tailerrak astelehenetan Erratzun, ortzegunetan Elizondon eta ortziraletan Baztandarren Biltzarra Elkartean egiten dira. Honen harira, erran, Udalak Baztanen eginen diren kultur ekintzen berri izateko, etxe guztietara apiril-maiatzeko agenda banatu duela.
Azokak
Baztan-Bidasoaldeko artisuek antolatutako azoken berri eman du Bertiz Partzuergo Turistikoak. Elizondoko Foru Plazan eginen dira, eta eguraldi txarra eginez gero, Merkatu Plazan. Apirilaren 7an egin zenaren ondotik, hilaren 28an bertze bat eginen da, baita ekainaren 30ean, abuztuaren 4an eta 25ean, urriaren 13an, azaroaren 3an eta abenduaren 8an ere.