Bermepean, Ernesto Prat libre utzi dute

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 18a

Espainiako Auzitegi Nazionalak onartu egin du Ernesto Praten abokatuek haren espetxeratzea­ren kontra paratutako helegitea eta 25.000 euroko fidantzapean libre gelditu zen apirilaren 13an. Aldiz­kari honen edizioa ixtear zela jakinarazi zuten berria eta hori zen lerro hauek idazterakoan azken ordukoa.

Frantziako Poliziak urtarri­lean atxi­lotu zuen Prat Urruñan, eta Paueko Auzite­giak otsailean erabaki zuen­ Espainia­ratzea. Geroztik Madrilen egon zen, joan den ortziralean aske gelditu zen arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun