Maite Iturre zinegotziak ez dituela ordezkatzen dio NaBai 2011ko ‘babes taldeak’

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 18a

Bertze ohar batekin erantzun die Maite Iturrek

«Publikoki garbi eta irmoki adierazi nahi dugu, inongo kasutan, ez ekintza eta ez erabakietan ere, ez garela Maite­ Iturre Llano NaBai 2011­ko udal zinegotziarekin ordezkatuak sentitzen udaletxean». Halaxe dio Baztango NaBai 2011ko Babes Taldeak prentsara igorritako oharrak.

Maite Iturrek «zinego­tzi kargua hartu duenetik izan duen portaerak eta NaBai 2011ko botoemaile eta jarrai­tzai­leen kontsulta eta zalan­tzek» eraman dute NaBai 2011 oharra kalera­tzera. Alderdiaren arabera, zinegotzi sar­tzeko erabakia «erabat pertsonala eta alde bakarrekoa izan da eta ez da taldean­ eztabaidatua izan». Gisa berean, «hartu dituen erabakiak­ eta bere boto joerak bere kriterio partikular eta esklusiboan oinarritutakoak izan direla», azaldu du NaBai 2011k, «taldean informazio, kon­tsulta edo eztabaidarik egin gabe».

Hori dela eta, NaBai 2011ren babes taldeak erran du «orain arte Itu­rrek hartu dituen eta etorkizunean hartuko dituen erabakiak eta emanen dituen botoekin ez dela bat etorriko eta ez dela horien erantzule egiten». Eta azpimarratu dute, erabaki eta bo­toak­ Itu­rreren «kriterio pertsonal eta propioaren arabera hartuta­koak» direla.

Alderdiaren «akordio, erabaki eta jarduera erreal­ eta ofizialak tal­dean­ eta lan-bileretan parte hartuz hartzen direla» jakinarazi du NaBai 2011k, «gehiengoari eta taldekideen kriterio orokorra errespetatzeari lehentasuna emanez». Hasieran alderdian onartu eta erabaki zuten proiek­tu soziopoliti­koa­ren alde lanean segituko­ dute­la ere gaineratu dute, «orduan adie­­razitako prin­tzipioe­kin leialak izanez eta Baz­tan eta baz­­tan­darren interes oroko­rren defen­tsan».

 

Iturreren erantzuna

Maite Iturre zinego­tziak bertze ohar batekin erantzun dio NaBai 2011k argitaratutako ida­tziari, erran duen bezala­, «nik jakin gabe komunikabideetara igo­rri­tako Aclaración de Baz­tango Nafarroa Bai 2011 izenburuko idaz­kiari», alegia­.

Zinegotzi kargua «erantzukizun eta koherentzia politiko printzipioetan oinarrituta» hartu zuela dio Iturrek. Eta gaineratu duenez, «ze­rrendaburua zein­ hau sinatzen due­na (hauteskunde-zerrendako bigarrena, Itu­rre bera) izan ginen Baztango NaBai 2011ko hautagai baka­rrak kanpainan hauteskunde programa publikoki defendatu genuenak». Horrekin batera, zera dio Itu­rrek: «programa hori demokratikoki hautatu nauten, eta ondorioz, ordezkatzen ditudan boto-emaileekiko hartutako konpromisoa da. Eta progra­ma hori da, hain zuzen ere, kargua har­tzean berretsi dudana». Bere helburua bailararen alde lan egitea dela azpimarratu du, «eta ez kontrol edo botere ika-mike­tan sartzea, nigandik desmarkatzen direla dio­te­nek nahi duten bezala». Bere irudiko, «autoizendatutako Baztango NaBai 2011 taldeak prentsara igo­rritako idazkiak zenbait per­tso­nen, gehienak aitzi­neko udal gobernuko kideak, hauteskundeetako hondamendia eta dagoeneko zerrendaburua kaltetu zuen hau­tagai­tzako pertsona be­rriekiko jazarpen estrategiaren porrotaren ondoriozko inpontentzia agerian uzten du».

Iturrek «tamalgarri­tzat» jo du «GeroaBaiko­ jarraitzaileek Baztango NaBai 2011ren izenaz harroki baliatzea gezu­rrak botatzeko eta iritzi publikoa nahasteko maia­tzeko hauteskundeetan aurkeztutako hauteskunde programaz eta hautagaitzaz arn­e­ga­tuz». Hori dela eta, idatziaren egileei dei egin die «argi eta garbi erran dezaten nortzuk diren, zein proiektu politikotan dauden eta zein­ ‘proiektu soziopolitiko’ defendatzen duten». Itu­rrek Baztango NaBai 2011ko Aralarreko zinegotzia dela gogoratu du eta gisa be­rean, «bere jarduera publikoan hauteskunde-kanpainan aurkeztutako programa defenda­tzen duela eta defendatuko duela» adierazi du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun