Kultur jarduerak egiteko laguntzak

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 17a

Baztango herrietan antolatzen diren kultur jarduerak diruz lagun­tze­ko deialdia zabaldu du Udalak. Aurten, tramitazioa errazte aldera, Euskara eta Kultura arloko dirulaguntzak eskuratu ahal izateko udal erregistroan eskabide baka­rra aurkeztu beharko da jardueren gastuen justifikazioarekin batera. Ho­rretarako epea abenduaren 15ean akituko da.

Informazioa eta inprimakiak www.baztangoudala.eu-n daude, eta za­lan­tzak argi­tzeko, Euska­ra edo Kultura Zerbi­tzue­kin ha­rremanetan jartzen ahal da (euskara@baztangoudala.eu- 948 580006 edo kultura@baztangoudala.eu - 948 581279).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun