Aseguruetan 2010ean baino ia 17.000 euro gutiago gastatu direla jakinarazi du Udalak

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 17a

Aseguruen inguruan oharra kaleratu du Udalak

Diru publikoaren kudeaketa ahalik eta eraginkorrena izan dadin lanean ari dela oroitara­zi du Udalak ohar bidez. Bide ho­rretan, aurtengo aurrekontuetan gastu arrun­taren sailean 100.000 euro aurreztu ditu. Gisa berean, Udalak urtero kontrata­tzen dituen eran­tzukizun zibil eta eraikinetako aseguruetan, ai­tzineko urteetako kon­tzep­tuak manten­tzeaz gain, be­rriak sartu dituela jakinarazi du. Eta hala ere, 16.676,10 euro aurreztu ditu:«2010ean aseguru­ guztiengatik 60.576,10 euro ordaindu baziren, aurten 43.900 euro ordainduko dira», adierazi du Udalak.

Aseguru hauetan ai­tzineko eraikin guztiak barrenean sartu direla dio Udalaren oharrak. Ber­tzalde, igerilekuari dagokionez, haren asegurua kudeatzen duen enpresak ordaintzen duela gogoratu du. Ho­rrez gain, azaldu nahi izan du Continente dei­tzen den kobertura etxe­bizitza bat eraikitze­ko erabiltzen diren materia­lek osatzen dutela (egitura, paretak, ateak, leihoak, elektrizita­te eta bertze istalazioak...) eta 24.525.343tik 24.962.723ra igan dela­. Eta Contenido delakoa, hau da, etxe barreneko ondasun higigarriak eta ez eraikigarriak (altzariak­, oheak, lanparak, kor­ti­nak, etxe-tresna elek­tri­koak...) 1.792.752 euro­tik 2.770.693ra igan da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun