Apirilaren 16an, astelehen goizean foruzainek Eneko Etxandi arraioztarra atxilotu zuten, nahiz arrtsaldeko 19:00etarako epailearen aitzinean deklaratu ondotik karguekin libre atera zen.
Joan den urteko San Ferminetan udaltzainekin izandako kalapitan aginteari eraso eta lesioak egin izanaz akusatu dute. Atxiloketa astelehen goizeko 11:00 aldean izan zen, Arizkunen; handik Elizondoko foruzainen egoitzarat eraman zuten eta ondotik Iruñeko udaltzainen komisaldegirat.
Bertan arratsaldeko 17:30ak artio eduki zuten epailearen aitzinean deklaratzerat eraman artio. Epaileak deklarazioa hartu ondotik arratsaldeko 19:00etako kalean zen karguekin epaiketaren zain. Atxiloturik egondako denbora guztian tratua normala izan zen. Gertatutako guztiaren inguruan solasteko atzo arratsaldeko 20.00etan batzarre informatiboa egin zen Elizondon, 35 herritar inguruk parte hartu zuten. Enekoren atxiloketa eta errepresioa salatuz pankarta paratu zuten.