Xabi Ibargarai erratzuarra hirugarren izan da Munduko buruz buruko pala txapelketan

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 17a

Txapelketa bikaina burutu du Ibargaraik, brontzezko dominarekin borobildu duena. Innpala.com

Pablo Fusto da Munduko txapeldun berria

Munduko buruz buruko pala txapelketaren finaleko atarian gelditu zen Xabi Ibargarai erratzuarra, baina podiumeko azken koxkara igotzea lortu zuen apirilaren 14an, larunbatean Bilboko Bizkaia pilotalekuan hirugarren posturako lehia Urkijori doi-doi irabazita.

Erratzuko atzelariak bortz set edo joko behar izan zituen Urkijo menpean hartzeko. Lehenbizikoan Urkijo nagusitu zen, 10-7. Bigarrena eta hirugarrena erratzuarrak irabazi zituen, 9-10 eta 7-10, baina laugarrena berriz ere Urkijoren alde joan zen, 10-6. Beraz, azken set erabakigarrira ailegatu ziren, eta bederatzina berdindu ondotik, hondarreko tantua Xabi Ibargaraik lortu zuen, 54 minutuko lehiaren ondotik.

Final handian, berriz Pablo Fustok hiru setak irabazi zizkion Lujan-i, 8-10. 2-10 eta 8-10.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun