Udaberriko feria apirilaren 13an eginen da Elizondon

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 12a

Ahari lehiaketa ere eginen da. Artxiboko argazkia

Ortziral goiz eta arratsaldez ekitaldiak izanen dira, tartean ahari lehiaketa

Aziendak, artisau lanak eta etxeko produktuak etxetik edo baserritik karrikara ateratzeko, apirilean Baztanen egiten den hitzordu nagusia gainean da. Apirilaren 13an, ortzirala, eginen da Udaberriko Feria Elizondon. Baztango Udalak, Bertizko Partzuergo Turistikoaren, Elizondoko Herriaren eta Cederna-Garalur elkartearen laguntzarekin antolatu du eguna.

10:00etan azienda feria izanen da Merkatu Plazan. Ahari lehiaketa ere eginen da. 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:00etara artisautza eta bertako produktuen azoka paratuko da Foru Plazan. 11:00etan txistulariak ariko dira karrikaz karrika. 12:00etan Baztango dantzarien saioa eta 12:30ean Baztan-Zopak dastatzeko aukera izanen da. 13:30ean sari banaketa eginen da Merkatu Plazan.

17:00etatik 20:00etara udaberriko birziklatze tailerra eginen dute haurrendako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun