Baztango Balleko Etxetik jakinarazi dutenez, Elizondoko Foru enparantzako eraikineko ateak zabalik egonen dira apirilaren 14an, larunbat goizeko 11:00etatik 14:00etara, herritarrek eraikina barrenetik ikusteko aukera izan dezaten. Hurrengo egunetik aitzinera, hilabeteko epea izanen da Baztango Udaleko erregistroan eraikin horren erabileraren inguruko proposamenak edo eskaintzak aurkezteko.
Bere garaian 600.000 euro gastatu ziren eraikina egiten, Foru Plazaren zaharberritze lanen azkeneko fasean, baina oraindik orain, ez da inauguratu, itxia dago eta ez da deustarako erabiltzen.