Antxitxoneako paleta goma txapelketetako finalak jokatu dira

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 4a

Juan Mari Ondikol

Elizondoko Antxitonea trinketeko paleta goma txapelketetako finalak jokatu ziren martxoan. Lehenbiziko kategorian, Kiko Jaen eta Miguel Angel Mitxelena izan ziren txapeldun, Unai Meoki eta Tomas Urrutiari 40-35 irabazi ondotik. Eta bigarren kategorian, berriz, Guillermo Etxenikek eta Cesar Iñarreak 40-30 irabazi zieten Kote Plaza eta Mitxel Etxenikeri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun