Edurnek eta Itsasok irabazi dute Baztango emaztekien frontenis txapelketa

Maite OTEIZA 2012ko apirilaren 4a

Goitiko argazkian txapelketan parte hartu dutenak ageri dira eta beheitikoan lehendabiziko lau postuetan sailkatutakoak. Juan Mari Ondikol

Iruritan jokatu dira txapelketako azken partidak

Baztango emaztekien frontenis txapelketako azken partidak jokatu ziren martxoko laugarren asteburuan Iruri­tako Aranabia pilotalekuan eta Edurne eta Itxa­so izan dira txapeldun.

Lehenik, hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko lehia estua jokatu zen eta azkenean, Begoña eta Nereak tantu bakarrarengatik, 30 eta 29 irabazi zieten Idoia eta Kristinari. Finala ez zen hain estua joan, baina izan zuen bere emozioa. Azkenean, Edurne eta Itxa­sok 30 eta 26 irabazi zieten Mari Jose eta Amaiari.

Ondotik, Elizondoko Eskisaroi jatetxean egindako bazkarian 40 bat lagun bildu ziren. Orain Iruritako frontenis txapelketa hasiko da, eta finala Iruritako bestetan jokatuko­ da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun