Amaiurko Otsondo barride elkarteak xaboi ikastaroa antolatu du apirilerako. Alde batetik, apirilaren 13an 16:00etatik 19:00etara elaborazioa eginen da eta hilaren 20an xaboi banaketa.
Ikastaroaren prezioa 30 eurokoa da, materiala barne. Eta izena emateko 659 099309 telefonora deitu behar da. Ikastaroa egiteko hamar lagunendako muga paratu da, baina jende aunitz apuntatuz gero, bigarren tailerra eginen litzateke, seguruenik hurrengo bi ortziraletan.
Arropa zaharra ekartzea gomendatu dute.