Baztan, Bera eta Lesakako ikastolakoak Elizondon elkartu dira

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 4a

Pello San Millan

Baztan ikastolako, Berako Labiaga ikastolako eta Lesakako Tantirumairu ikastolako gurasoak, irakasleak eta haurrak bildu ziren Elizondon martxoaren 25ean. Guztira gure inguruko ikastoletako 127 haur eta guraso bildu ziren eta eguraldi bikainak lagunduta, egun ederra pasatu zuten eskualdeko ikastolen elkartze­ egun honetan. Goizez Beartzun barna ibili ziren, Larremets, Basabar... eta ingu­ruko megalitoak ikusten eta eguerdian Ikastolan bazkaldu zuten: banabarrak, oilaskoa saltsan, gazta, gaztanbera, frutak…eta doike! dena giro ede­rrean. Ingu­ruko Ikastolen elkartze egun hau pixkanaka pixkanaka finkatzen ari da eta joan­ den urten Bera aldean bildu ondoren, hurrengoan Lesaka in­guruan ibiliko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun