Udaberriko feria apirilaren 13an eginen da

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 4a

Goiz eta arratsaldez ekitaldiak izanen dira

Aziendak, artisau lanak eta etxeko produktuak etxetik edo baserritik karrikara atera­tzeko, apirilean egiten den hitzordu nagusia gainean da. Apirilaren 13an, ortzirala, eginen da Udaberriko Feria. Udalak, Bertizko Par­tzuergo Turistikoaren, Elizondoko Herriaren eta Cederna-Garalur elkartearen lagun­tzarekin antolatu du eguna.

• 10:00etan azienda feria Merkatu Plazan. Ahari lehiaketa ere eginen da.

• 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:00­etara artisautza eta bertako produktuen azoka Foru Plazan.

• 11:00etan txistula­riak­­.

• 12:00etan Baztango dantzarien saioa.

• 12:30ean Baztan-Zopak dastatzeko au­kera.

• 13:30ean sari banaketa Merkatu Plazan.

• 17:00etatik 20:00etara udaberriko birzikla­tze tailerra eginen dute haurrendako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun