Mus txapelketak herriz-herri

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 4a

Utzitako argazkia

Xaloa, Xorroxin eta TTIPI-TTAPAren aldeko mus txapelketak aitzinera segitzen du. Lerro hauek idazterako Baztango 13 herritan jokatuak izanen dira txapelketak eta oraindik egiteko daudenen artean, ortziral honetan, apirilak 6, Anizko Mendiarte Elkartean eginen da. Argazkian ageri dena Erratzuko Etxe­lebert elkar­tean jokatu zen txapelketakoa da. 11 bikotek parte hartu zuten, eta finalean, Joseba Irigoien eta Jose Migel Kordoba Firis nagusitu ziren, Gari­koitz eta Eneko Antxorenaren kontra. Beraz, Sunbillako finalerako txartela eskuratu dute. Lerro hauen bidez, gure eskerrak herriz herri musean aritu zareten guztiei eta bai txapelketak antolatu eta sariak eman dituzuen elkarte guztiei ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun