Baztandarren Biltzarraren kartel lehiaketako lanak apirilaren 20rako aurkeztu behar dira

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 4a

Uztaileko laugarren igandean ospatuko da aurten Baztandarren Biltzarra. Artxiboko argazkia

Baztandarren besta haundia uztailaren 22an eginen da

Baztandarren Biltza­rra 2012. Elizondon uztailaren 22an. Eskuarak batzen gaitu. Testu hori eraman beharko duen kartel lehiaketa abiatu du aurten ere Baztandarren Biltzarra Elkarteak. Apirilaren 20a baino lehen aurkeztu beharko dira lanak, gisa hauetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz, eta egun ho­rretan 12:00 baino lehen Baztandarren Bil­tzarra Elkartearen esku egon beharko dute.

50 x 70 zentimetro izan beharko dute karte­lek eta aurkezteko bideak hauek dira: Baz­tan­darren Biltzarra Elkartea, 22 P.K. 31.700 Elizondo edo Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean utzi (bulego orduetan). Lehiaketa irekia eta zabala denez, partehartzaileek nahi adina lan aurkez ditzakete.

Sariduna, berriz, apirilaren 23tik aitzinerat emanen da ezagutzera. Kartel bakarrak aukeratuko du epaimahaiak eta honek 600 euroko saria jasoko du Baztandarren Biltzarra egunean, uztailaren 22an, hain­ zuzen. Dena den, epaimahaiak kartelik ez aukeratzea ere erabaki dezake.

Bertzalde, aipatu, uztailaren 20tik aitzinerat, parte-hartzaileek beren kartelak berreskuratu ahal izanen dituztela antolatzaileekin harremanetan jarriz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun