Munduko buruz buruko pala txapelketaren finaleko atarian gelditu da Xabi Ibargarai erratzuarra. Finalerdietako ligaxka Urkijori irabaziz hasi zuen, baina Fusto eta Lujanen kontra galduta hirugarren izan da. Orain, hirugarren posturako lehia jokatuko du Urkijoren kontra apirilaren 14an, larunbat arratsaldeko 17:30etik aitzinera. Ondotik, final handia jokatuko dute Lujan eta Fustok.
Jaialdia osatzeko, binakako partida jokatuko dute Gaubeka eta Ayerbek, Altadill eta Imanolen kontra.