Baztandarren Biltzarraren kartel lehiaketako lanak apirilaren 20rako aurkeztu behar dira

Ttipi-Ttapa 2012ko mar. 26a, 11:39
Uztailaren 22an ospatuko da aurten Baztandarren Biltzarra. Artxiboko argazkia

Besta haundia uztailaren 22an ospatuko da Elizondon

Baztandarren Biltzarra 2012. Elizondon uztailaren 22an. Eskuarak batzen gaitu. Testu hori eraman beharko duen kartel lehiaketa abiatu du aurten ere Baztandarren Biltzarra Elkarteak. Apirilaren 20a baino lehen aurkeztu beharko dira lanak, gisa hauetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz, eta egun horretan 12:00 baino lehen Baztandarren Biltzarra Elkartearen esku egon beharko dute.

50 x 70 zentimetro izan beharko duten kartelak emateko hauek dira bideak: Baztandarren Biltzarra Elkartea, 22 P.K. 31.700 Elizondo edo Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean utzi (bulego orduetan). Lehiaketa irekia eta zabala denez, partehartzaileek nahi adina lan aurkez ditzakete.

Sariduna, berriz, apirilaren 23tik aitzinerat emanen da ezagutzera. Kartel bakarrak aukeratuko du epaimahaiak eta honek 600 euroko saria jasoko du Baztandarren Biltzarra egunean, uztailaren 22an, hain zuzen. Dena den, epaimahaiak kartelik ez aukeratzea ere erabaki dezake.

Bertzalde, aipatu, uztailaren 20tik aitzinerat, parte-hartzaileek beren kartelak berreskuratu ahal izanen dituztela antolatzaileekin harremanetan jarriz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun