Martxoaren 29ko greba egunean manifestazioa eginen da Elizondon

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 22a

12:00etan abiatuko da BMko jarduera gunetik

Martxoaren 29ko greba egunean manifestazioa eginen da Elizondon, bertze eredu sozial­ bat posible da lelopean. Hainbat eragile sozial, sindikal eta politikok egin dute deialdia eta eguerdiko 12etan abiatuko da BMko jarduera gunetik. Iruñeko manifestaldirat joan beharrean bertan gel­ditzeko eta parte har­tzeko deia egin diete he­rritarrei. Elizondoko deial­dia Baztango eta Male­rre­kako jendeari zuzendua dago.

Horrez gain, goizetik pikete taldeak izanen direla iragarri dute, aitzine­ko egunetan elkarretara­tzeak, auto-karabanak...

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun