Basaburuko neska-mutikoak herri kiroletan

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 22a

Nafarroako Herri Kirol Federazioa

Aurten ere ez dute hutsik egin Basaburuko gaztetxoek eta Nafarroako Herri Kirol Jolasetan parte hartzen ari dira. Hiru kategorietan, kimuetan, haurretan eta kadeetan, osatu du taldea Basaburuak, proba konbinatuetan zein sokatiran. Igande honetan, Altsasun eta apirilaren 1ean Igantzin jokatuko dituzte jardunal­diak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun