Bagordiko zabortegia

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 22a

Martxoaren 16az geroztik, itxita dago Bagordiko hondakin begetalendako zabortegia. Aitzineko TTIPI-TTAPAren aleetan aipatu bezala, Bagordiko hondakin begetalendako zabortegian gisa guztietako hondakinak botatzen zirela ikusita, hori erregulatu nahi izan zuen Udalak eta ixtea erabaki zuen.

Astearte honetatik, mar­txoak 20, aitzinera, Bagordiko zabortegira zerbait eraman behar dutenek Udaletxeko telefonora deitu beharko dute lehenagotik: 948 580006 edo 617 609332 telefonora eta udaltzainekin harremanetan jarri zabortegia irekitzeko. Hori bai, Udalak garbi utzi nahi izan du doakoa izanen dela zerbitzua, orain arte bezala.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun