Baztan Errugbi Taldearentzat ekonomikoki ekitaldirik garrantzitsuena den urteroko besta, martxoaren 31n, eginen da, beti bezala, Larraintzarko frontoian.
21:30ean afaria eginen da eta aldi berean, kantu zaharrak abesteko aukera izanen da, baita bertzelako sorpresak ere. Afarirako txartelak Baztanen Futbolin, Intza eta Txokoto ostatuetan eros daitezke eta Ultzaman Iraizozko ostatuan, Orgi jatetxean eta Auzako ostatuan. 380 lagunendako afaria prestatuko da eta martxoaren 27ra arte egonen dira txartelak salgai. Afaria eta bonolaguntza 25 eurotan dago eta bonolaguntza 7 eurotan.
00:30ean Tximeleta taldearekin dantzaldia izanen da eta gero, Dj AKren txanda izanen da.
Gan den urtean bezala, Viajes Divertisen laguntzari esker, 500 euroko bonoa zozketatuko dute 02:00 aldera eta eskualdeko produktuak ere bai.
Bide batez, errugbian probatzeko gonbidapena ere bidali dute Errugbi Taldekoek. Ortziralero Lekarozen elkartzen dira, 20:00etan.