Xabi Ibargarai palista bikain

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 22a

Xabi Ibargarai Erra­tzuko palista Munduko buruz buruko txapelketako finalerdietako ligax­kan sartu da lehen aldiz eta ezuste ederra eman du. Horretarako hiru kanporaketa gaindi­tu behar izan ditu, azkenekoa, lau aldiz txapeldun izana den Gaubekaren kontrakoa.

Lehenbiziko kanporaketan Vegari irabazi zion, bigarrenean Garmari eta hirugarrenean koadroko rankingean lehendabizikoa den eta Munduko­ txapeldun lau aldiz izan den Gaubeka kanporatu zuen ustekabean, Elizondon.

Finalerdietako ligaxkan atzelari bakarra izanen da Ibargarai eta le­hendabiziko partida martxoaren 16an ­ joka­tzekoa zuen Sestaon Urkijoren aurka­.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun