Ernesto askatzeko eskatu dute Elizondoko karriketan

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 22a

Arranbela

Ernesto askatu, jazarpen politikorik ez! lelopean manifestazioa egin zen martxoa­ren 3an Elizondoko karriketan. 350 bat lagun elkartu ziren, eta Joxemiel Gaztelu eta Iñaki Erro ere gogoratu ziren. Aipatu, gisa berean, Ernesto Prat Madrilen dagoen Alcala Meco espetxerat lekualdatu dutela. Frantziatik Espainiaratu ondotik, Soto del Realen eduki zuten, baina hilabete hasieran Alcala Mecora eraman zuten­.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun