Udal Plan Orokorra osatzeko bilerak egiten ari dira kuartelka

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 22a

Horrez gain, telefono bidez inkestak eginen zaizkie 200 lagun baino gehiagori

Udal Plan Orokorra osatzeko prozesuan, herritarren partehartze planari ekin zaio. Eta bide horretan, kuartelka bi­lerak egiten hasi dira aste honetan. Gogoeta eta hausnarketa gune bat eskaintzea da helburu nagusia.

Kuartelez kuartel, honela eginen dira bilerak. Eragile sozialen foroa ere eginen da eta denak­ 19:00­etan izanen dira:

• Martxoak 20: Baztangoizako bilera Amaiu­rren.

• Martxoak 21: Basaburuko bilera Berroetan.

• Martxoak 22: Erbereko bilera Iruritan.

• Martxoak 23: Lekaroz-Elbeteko bilera Lekarozen.

• Martxoak 26: Elizondokoa Arizkunenean.

• Martxoak 27: eragile sozialen foroa Arizkunenean.

• Apirilak 2: Baztangoizako bilera Amaiurren.

• Apirilak 3: Basaburukoa Berroetan. • Apirilak 4: Erberekoa Iruritan.

• Apirilak 10: Lekaroz-Elbetekoa Lekarozen.

• Apirilak 11: Elizondokoa Arizkunenean.

• Apirilak 13: eragile sozialen foroa Arizkunenean.

Kuar­tel­ka antolatu diren bi­lerez ­gain, 200 inkesta baino gehiago egite­ko asmoa ere badu Udalak, ahalik eta iritzi gehien biltzeko. Inkestak telefonoz eginen dira, 012-Infolocal zerbitzuaren bidez. Hori dela-eta, inkesta erantzuteko he­rrita­rren inplikazioa eta kolaborazioa eskatu eta eskertu dute Udaletik, «denon iri­tziak garran­tzitsuak baitira Baztango herrien beharrak eta ereduak lantzeko».

Udaleko webgunean ere atal berezia izanen du ekimen honek.

Landuko diren gaiak hauek dira: lur zorua okupatzeko eredua, etxe­bizitzak, parkea, plaza eta karriketako egoera eta beharrak, tra­fikoa eta mugikortasuna, dotazioak, bertako ekonomia, alde zaha­rrak, ibai ondoa, indu­strialdeak, basoak eta lurzoru urbanizaezinak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun