Baztango emaztekien frontenis txapelketako finala jokatu zen Iruritan

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 27a

Partehartze handia izan da aurten ere Baztango emaztekien frontenis txapelketan. Juan Mari Ondikol

Edurne eta Itxasok 30 eta 26 irabazi zieten Mari Jose eta Amaiari

Baztango emaztekien frontenis txapelketako azken partidak jokatu ziren asteburuan iruritako Aranabia pilotalekuan eta Edurne eta Itxaso suertatu dira txapeldun.

Baztango emaztekien frontenis txapelketako azken partidak jokatu ziren asteburuan iruritako Aranabia pilotalekuan eta Edurne eta Itxaso suertatu dira txapeldun.

Lehenik, hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko lehia estua jokatu zen eta azkenean, Begoña eta Nereak tantu bakarrarengatik, 30 eta 29 irabazi zieten Idoia eta Cristinari. Finala ez zen hain estua joan, baina izan zuen emozioa. Azkenean, Edurne eta Itxasok 30 eta 26 irabazi zieten Mari Jose eta Amaiari.

Ondotik, Elizondoko Eskisaroi jatetxean egindako bazkarian 40 bat lagun bildu ziren. Orain Iruritako frontenis txapelketa hasiko da, eta finala Iruritako bestetan jokatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun