Pasa den asteburuan, martxoaren 18an, Elizondoko abesbatza ttikia Urruñan aritu zen kantari. Baztango herri ezberdinetako haurrez osatutako abesbatzak, Urruñako Tximi-Txama talde antolatzailearekin eta Donibane Lohizuneko ikastolako koroarekin batera emanaldi polita eman zuten.
San Bixinto Eliza ederra bete zen eta Iparraldeko haurrak hegoaldekoei elkarteratze eta anaitasuna adierazteko aurresku "abestua" (dantzaria eta soinua, abesbaza kantuka) ongi etorria eman zieten.