‘Iruritan eskuaraz’ eguna eginen da martxoaren 24an

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 23a

Arratsaldean kantaldia eskainiko du Anje Duhaldek. Utzitako argazkia

Dantzariak, bertsolariak, Anje Duhalde eta kontzertuak izanen dira larunbat arratsaldean hasita

Maita nazazu gutiago, goza nazazu gehiago lelopean Iruritan eskuaraz eguna prestatu dute iruritarrek larunbat honetarako, martxoaren 24rako. Hainbat ekitaldi izanen dira arratsaldean hasita.

Maita nazazu gutiago, goza nazazu gehiago lelopean Iruritan eskuaraz eguna prestatu dute iruritarrek larunbat honetarako, martxoaren 24rako.

Hainbat ekitaldi izanen dira arratsaldean hasita.

17:00 aldera, herriko dantzariek erakustaldia eskainiko dute. 18:30ean hasita, Julio Soto, Amets Arzallus eta Iñaki Aleman bertsolariak kantuan ariko dira. Ondotik, 20:00etan, Anje Duhalderekin kantaldia izanen da eta 22:00etan afalordua. Bokatak eginen dira nahi duenak bertan afal dezan. Fanfarreak alaituko du afalorduko tartea.

Egunari bukaera ema­teko, 23:30etik aitzinera, kontzertuak antolatu dira: Ufestuek, Bizardunak eta Trikidantz taldeek joko dute.

Aipatu, egun guztian Elizondoko FanfarRE-MI-FAk alaituko dituela herriko xoko guztiak. Sarrerak 12 euro balio ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun