Munduko buruz buruko pala txapelketaren finalerdietan sartu da Xabi Ibargarai erratzuarra

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 16a

Xabi Ibargaraik ezustekoa eman eta Munduko txapelketako finalerdietan sartu da. innpala.com

Lau aldiz Munduko txapeldun izan den Gaubeka kanporatu zuen Elizondon

Xabi Ibargarai Erratzuko palista Munduko buruz buruko txapelketako finalerdietako ligaxkan sartu da lehen aldiz eta ezuste ederra eman du. Horretarako hiru kanporaketa gainditu behar izan ditu, azkenekoa, lau aldiz txapeldun izana den Gaubekaren kontrakoa.

Xabi Ibargarai Erratzuko palista Munduko buruz buruko txapelketako finalerdietako ligaxkan sartu da lehen aldiz eta ezuste ederra eman du. Horretarako hiru kanporaketa gainditu behar izan ditu, azkenekoa, lau aldiz txapeldun izana den Gaubekaren kontrakoa.

Lehenbiziko kanporaketan 3-0 irabazi zion Vegari (10-0, 10-4 eta 10-3). Bigarren kanporaketan Garma kanporatu zuen, 3-2 irabazita (10-6, 8-10, 6-10, 10-8, 5-10) eta hirugarren kanporaketan koadroko rankingean lehenbizikoa den eta Munduko txapeldun lau aldiz suertatu den Gaubeka kanporatu zuen ustekabean. 3-0 irabazi zion, baina markagailuak erakusten duena baino zailagoa izan ziren Elizondon jokatutako partidak eta bi setetan, lehenbizikoan eta azkenekoan 9-8 galtzen joanda 9-10 irabaztea lortu zuen Erratzukoak. Bigarrena 8-10 irabazi zuen.

Finalerdietako ligaxkan atzelari bakarra izanen da Ibargarai. Berekin batera, Urkijo, Lujan eta Fusto ariko dira. Lehenbiziko partida martxoaren 16an, ortziral arratsaldeko 19:30ean jokatuko du Sestaon Urkijoren kontra. Jaialdiko lehenbiziko partidan Oiartzabal eta Aierbe, Vega eta Garmaren kontra. Munduko txapelketako finalerdietako ligaxkako bertze partida martxoaren 17an, larunbat arratsaldean jokatuko dute Bilboko Bizkaia frontoian Lujan eta Fustok. ETBk zuzenean eskainiko duen jaialdiko lehen partidan, Gaubeka eta Larrinaga, Galan eta Imanolen kontra ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun