Baztango Udal Plan Orokorra osatzeko prozesuan, herritarren partehartze planari ekinen zaio. Eta bide horretan, kuartelka bilerak egiten hasiko dira datozen asteetan. Gogoeta eta hausnarketa gune bat eskaintzea da helburu nagusia.
Kuartelez kuartel, honela eginen dira bilerak. Eragile sozialen foroa ere eginen da eta denak 19:00etan izanen dira:
• Martxoak 20: Baztangoizako bilera Amaiurren.
• Martxoak 21: Basaburuko bilera Berroetan.
• Martxoak 22: Erbereko bilera Iruritan.
• Martxoak 23: Lekaroz-Elbeteko bilera Lekarozen.
• Martxoak 26: Elizondokoa Arizkunenean.
• Martxoak 27: eragile sozialen foroa Arizkunenean.
• Apirilak 2: Baztangoizako bilera Amaiurren.
• Apirilak 3: Basaburukoa Berroetan.
• Apirilak 4: Erberekoa Iruritan.
• Apirilak 10: Lekaroz-Elbetekoa Lekarozen.
• Apirilak 11: Elizondokoa Arizkunenean.
• Apirilak 13: eragile sozialen foroa Arizkunenean.
Inkesta telefonoz
Kuartelka antolatu diren bilerez gain, 200 inkesta baino gehiago egiteko asmoa ere badu Udalak, ahalik eta iritzi gehien biltzeko. Inkestak telefonoz eginen dira, 012-Infolocal zerbitzuaren bidez. Hori dela-eta, inkesta erantzuteko herritarren inplikazioa eta kolaborazioa eskatu eta eskertu dute Udaletik, «denon iritziak garrantzitsuak baitira Baztango herrien beharrak eta ereduak lantzeko».
Udaleko webgunean ere atal berezia izanen du ekimen honek.
Landuko diren gaiak hauek dira: lur zorua okupatzeko eredua, etxebizitzak, parea, plaza eta karriketako egoera eta beharrak, trafikoa eta mugikortasuna, dotazioak, bertako ekonomia, alde zaharrak, ibai ondoa, industrialdeak, basoak eta lurzoru urbanizaezinak.