Baztango Bake epaitegia lekuz aldatuko da

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 9a

Martxoaren 15 eta 16an itxia egonen da aldaira egiteko

Baztango udal zerbitzuak antolatzerakoan espazioaren aldetik sortu diren beharrei erantzunez, Baztango Bake Epaitegiko bulegoa lekuz aldatuko da. Udaletxeko beheitiko solairuan kokatu da eta sarrera gibeleko aldetik izanen du, Pedro Axular karrikara ematen duen aldetik. Ordutegia orain artekoa izanen da, goizeko 09:30etik 13:30era.

Aldaira egiteko Bake epaitegia itxita egonen da martxoaren 15an eta 16an. Martxoaren 20an irekiko dira bulego berriak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun