UPNren ustez Bilduk Udalaren kudeaketa ‘ilegala’ egiten du

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 7a

UPNko zinegotziek otsailaren 28an egin zuten agerraldia. Ondikol

Bilduk eta Ezkerrak UPN gezurretan ari dela salatu dute

Udalaren funtzionamenduan «behin eta be­rriz ilegaltasunean» dabi­lela Bildu salatu du UPNk. «Sistematikoki prozedura ez da bete­tzen, batzor­deak egin gabe batza­rrak deitzen dituzte, doku­mentazioa epez kanpo eta geronek eskatzen dugulako baka­rrik ematen di­gute eta behin eta be­rriz eskatu dugu plenoak bi hizkun­tzetan egitea», dio UPNk, «Udalaren fun­tzionamendua txapuza bat dela» gaineratuz. Ba­tzorde informatiborik ez dagoela ere badio eta egoera aldatzen ez denez, Nafarroako Auzitegi Administratiboan erre­kur­tsoa sartu omen du.

«Udalaren lan erritmoa eta lana kudeatzeko gaitasuna» murriztu direla ere adierazi du etxez-etxe­ banatu duen boletinean. Ekainetik abendu­ra aztertu diren gaiak zenbatu ditu, eta kalkula­tu duenez, 2008ko biga­rren seihilekoan 134 puntu landu ziren, eta 2011n 54.

Aurrekontuaren harira, «sinestezina, ulerte­zi­na, ausartegia, xahutzailea, arduragabea eta ez eraginkorra» hi­tzak erabi­li ditu UPNk: «Nafarroako­ Gobernuari baliabideak murriz­tea egotzi ondotik, aurre­kontua iazkoa baino 400.000 euro haundiagoa dela iku­sita sor­presa hartu dugu. Gobernuak %70­eko laguntza emanen lukeen eta Hirur­teko Planean zeuden au­rreikusita­ko­ jar­duerak Bil­duk eta Ez­kerrak alde batera utzi­ dituzte».

Estatu mailako azienden lehiaketarako partida kendu iza­na ere kritika­tu du: «40.000 euroko gas­­­tua da eta babesle eta dirula­guntzekin 20.000 eurokoa». Abeltzainei buruz so­la­sean «ahoa bete­tzen» dutela leporatu die, «baina erreali­ta­tean­ ez dira beraien lehen­tasu­nak».

Magnak Zilbetin egin nahi duen harrobi proiek­turako, herrilurrak uzteko Udalari egindako eskarian «Bildu bakarrik gelditu» dela ere badio UPNk eta proiektu hone­kin «Baz­­tan, instituzioak eta joko demokratikoa ira­baziz atera direla».

Udal langile guztiei EGA eskatzearekin ere ez da konforme agertu, «adin gehiago eta maila akade­miko baxuagoa dutenendako eta euskaldun zaha­rrendako kaltegarriagoa izan daitekeelakoan». Dioenez, «UPNk proposamen alternatiboa aurkeztu ­zuen, euskararen jakin­tza maila lanpostura egokituko lukeena».

 

Bildu eta Ezkerra

Nafarroa­ko Gober­nuak­ Baztango piriniar behien feria egiteko laguntzak ia hutserat moztu dituela argitu dute Bilduk eta Ezkerrak eta aldi berean, UPNk honen ingu­ruan erran dituenak gezurtatu nahi izan dituzte.

Iaz Elizondon Aspinarekin batean egin zen piri­niar behien feriak denetara 48.000 euroko gastua izan zuen. Baina Bilduk azaldu duenez, «kon­tuak­ oraino zuritu gabe daude, Aspinak eta ba­besle gehienek beren partearen handiskoena ordaindu badute ere (3.700 euro falta dira), Gobernuak orai­no ez du bere zatia or­daindu, 15.250 euro, hain zuzen». Are gehiago, Amaiurko abuztuko ardien feriako 3.675 euroak ere ez omen ditu ordaindu eta momentuz, diru hori Udalak jarri­ du, «bertze behar batzuk ase gabe utziz; adibidez hiltegia». Hala ere, «Udalak esfortzu bat eginez 17.000 euroko partida bideratu du hiltegia molda­tzeko», jakinarazi dute.

Gobernuak 2012ko aurrekontuetan feriak egiteko diru kopurua iazko 50.000 euroetatik aurtengo 25.000­etarat jautsi duela ere aipatu dute Bilduk eta Ezkerrak. Eta murrizketak direla eta, 25.000 euro horiek iaz agindutako dirulagun­tzak ordaintzeko erabiliko dituzte: piriniar behien feria, Amaiurko ardiena, Elizondoko feria, Uharte Arakilgoa… «Bistan denez, 25.000 eurorekin ez da aski, eta modu horretan, herritarrek jakin behar dute iazko Elizondo­ko ferietako azienden mer­katurako Gobernuak hitz eman zituen 6.000 euroak ez dituela ordainduko, hortaz, Elizondoko herriak kostu hori beregain hartu beharko du».

Egoeraren aitzinean, feriei buruz solastu da Udala Abel­tzaintza Saileko arduradunekin, baina «dirulagun­tzak ez segurtatzeaz gain, guk aurten feriak antolatzeko­tan, aurtengo lagun­tzen or­dainketa 2013an eginen dutela adiera­zi digute»­.

Udalak feriarik ez duela antolatu nahi eta nekazarien aldeko solasekin ahoa bete baina ez duela deus egiten erranez, UPNk egindako adie­razpenei ere eran­tzun diete, gezurretan ari­tzea leporatuz. «Feria­k ez egitekotan, Gobernua da ez egitearen ardura duena eta Gobernua da urte­ hauetan nekazariek jasan dituzten neurrien arduraduna, tartean Begoña Sanzberro UPNren zinegotzia eta aitzineko legealdian nekazaritza eta abeltzaintza kontseilaria». Kontseilaria zela nekazaritza eta abeltzaintzarako lagun­tzak %30 mu­rriztu direla oroitarazi dute Bilduk eta Ezkerrak, «berriz ere Baz­tango nekazarien guz­­tiz kontrakoa den eredua bultzatuz eta, hain izan dira zabarrak, Europatik nekazaritza iraunko­rrerako eta neurri agroanbientaletarako laguntzak ez dituztela politika horiek egiteko erabili ere egin, eta hori aski kezkagarria da, laguntza horiek Baz­tango nekazariak zuzenean uki­tzen dituztelako».

Gobernuaren jokaera ikusita, Udalarendako «ezi­­nezkoa da» 48.000 eu­­roko aurrekontua duen feria antolatzea. «Ho­rrek ez du erran nahi­ ez garenik ari ber­tze au­ke­rak az­ter­­tzen, gure borondatea lehiaketa urtero antola­tzea da».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun