Sahara sahararrentzat dela aldarrikatu dute Elizondon

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 7a

Pello San Millan

Otsailaren 27a Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoaren aldarrikapen eguna da. Duela hiru hamarkada baino gehiago aldarrikatu zuen saharar herriak erre­publika, 1976ko otsai­laren 26an Espainiako azken soldadua Saharatik atera eta hurrengo egunean, hain zuzen. Eta hori modu berezian gogoratu nahi izan zuen Saharaztan taldeak. Otsailaren 24an Sunbillan egindako ospakizunaz gain, otsailaren 26an, Elizondoko plazan elkarretaratzea egin zen Saharaz­tanek deituta, Sahara Sahararrentzat lelopean. Saharar herriaren borroka gogoratu zuen idatzi bat ere irakurri zuten Saharaztanekoek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun