Emakumearen Eguna

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 7a

Martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna denez, hainbat ekitaldi antolatu dira Baztanen. Gaztetxean, adibidez, or­tze­gun honetan, Nahaste borrastri an­tzez­lana ikusteko aukera izanen da, 20:00etan gazte­txean. Ortziralean, hilak 9, Ikusezina ikusiaraziz: neska edo mutila izatearen ondorioa izenburupean eztabaida izanen da, 18:00­etatik 21:00etara. Eta larunbatean 19:00­etan kalejira abiatuko da eta 21:00­etan afaria eginen da gaztetxean, 10 euroren truke. Ohiko tokietan eman beharko da izena. 23:00­etan AFUrekin kontzertua izanen da.

Eguzkilore Emakume Elkarteak, bere aldetik, film emanaldia antolatua zuen asteaz­ken honetarako, martxoak 7, Criadas y señoras, 18:30ean, San Francis­co Javier ikastetxean. Ondotik, Bidelagunen egoi­tzan, merendu-afaria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun