Ikuskizun ederra eskaini zuten Eñautek eta Arkaitzek otsailaren 26an Elizondoko gaztetxean. Erraldoi bihotz gabea haurrendako txotxongilo antzezlana taularatu zuten eta gaztetxea haurrez eta gurasoz bete zen. Gustura gelditu ziren bildutakoak. Ondotik, txokolatea eta bizkotxoa izan zen denendako.