TELP tailerra antolatu du Udalak, martxoaren 30 eta 31rako. Euskaraz eroso, nonahi eta noiznahi sentitzeko teknikak erakutsiko dira eta euskaraz aritzerakoan sortzen ahal diren egoera desorosoak arindu eta desagerrarazteko balioko du. Arizkunenean izanen da, hilaren 30ean 17:00etatik 20:00etara eta 31n, 09:30etik 14:00etara. Matrikula 10 euro kostako da. Izen-ematea martxoaren 20a baino lehen egin behar da, udaletxean, 948 580006ra deituz edo euskara@baztangoudala.eu-ra idatziz.
Bertzetik, Baztango bortz ikastetxetan euskararen erabilera sustatzeko tailerrak egin nahi dira Sortzen Ikasbatuaz-ekin elkarlanean: Kontu txikiak eta jolas tailerrak. Gurasoei bideratua izanen da, haurrekin euskaraz jolasteko. Aitzinerago xehetasun gehiago.