Krisi kapitalista eta ezkerreko alternatibak izenburupean hitzaldia antolatu du Baztango Ezker Abertzaleak. Isidro Esnaola ekonomialariarekin izanen da, martxoaren 15ean Arizkunenean, 20:00etan.
Bertzalde, Ingurugiro Batzordeak antolatuta, martxoan bi hitzaldi izanen dira. Martxoaren 20an, energia alternatiboei buruzko hitzaldia eta Energia Gara kooperatibaren aurkezpena eginen dira Arizkunenean, 19:00etan. Alejandro Arizkun eta Miren Meokik hitz eginen dute.
Martxoaren 23an, nekazal eremuan, tokiko haziak mantentzearen garrantzia eta landareen erabilerak Euskal Herrian hitzaldia eskainiko dute Esther Montero eta Gorka Menendezek Arizkunenean, 20:30ean.