‘Iruritan eskuaraz’ eguna eginen da martxoaren 24an

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 7a

Dantzariak, bertsolariak, Anje Duhalde eta kontzertuak izanen dira

Maita nazazu gutiago, goza nazazu gehiago lelopean Iruritan eskuaraz eguna dute iruri­tarrek martxoaren 24rako, larunbata. Hain­bat ekitaldi izanen dira arra­tsaldean hasita.

17:00 aldera, herriko dantzariek erakustaldia eskainiko dute. 18:30ean hasita, Julio Soto, Amets Arzallus eta Iñaki Aleman bertsolariak kantuan ariko dira. Ondotik, 20:00etan, Anje Duhalderekin kantaldia izanen da eta 22:00­etan afalordua. Bokatak eginen dira nahi duenak bertan afal dezan. Fanfarreak alaituko du afalorduko tartea.

Egunari bukaera ema­teko, 23:30etik ai­tzinera, kontzertuak antolatu dira: Ufestuek, Bizardunak eta Trikidantz taldeek joko dute.

Aipatu, egun guztian Elizondoko FanfarRE-MI-FAk alaituko dituela herriko xoko guztiak. Sa­rrerak 12 euro balio ditu­.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun