Lan hitzarmena sinatu dute Elizondoko Benito Menni ospitalean

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 7a

2015 urtera arte bere 142 lanpostuak mantenduko dituela segurtatzen du

Elizondoko Benito Menni Ospitaleko zuzendaritzak eta ELAko 9 ordezkarik osatzen duten langileen batzordeak 2012 eta 2015 urteen arteko lan hitzarmena sinatu zuten martxoaren 1ean, lau hilabeteko negoziazioen ondotik. Lan baldintzak mantendu eta hobetzeaz gain, gaur egungo 142 lanpostuak mantenduko dira.

Horretaz gain, bortz urtetan urteko 14 lan ordu gutiago egonen dira, eta 2015ean 1.712 ordu izanen dira. Produktibitatearen handitzearekin lotuko den soldata politika ere eginen da eta lana eta familia hobeki uztartzeko, 10 urteko seme-alabak zaintzeko lan orduak murrizteko eskubidea izanen dute langileek.

Gaur egun buruko eritasunak edo eritasun degeneratiboak dituzten 163 lagun artatzen dituzte Elizondoko Benito Menni Ospitalean eta azkeneko hiru urteotan 1.168.625 euroko inbertsioak egin dituztela adierazi du Vicente Fernandez Zurita, ospitaleko zuzendariak. Horren ondorioz, 2012ko bigarren seihilekoan 3.700 metro koadroko eremu berri bat irekiko da zentruko eri psikogeriatrikoak artatzeko.

Banaz bertze 142 langile ari dira Benito Mennin, horietatik %90 mugarik gabeko kontratuekin eta emakumeak dira. Beraz, Baztango enpresa nagusienetako bat izateaz gain, krisi garai beltzenean ere lanpostuak mantendu ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun